Odolezko gorputzak gara,
orbelezko gorputzak, olatuzkoak.

Ibaiak dauzkagu azalean,
txoriak eta arrainak barruan.

Naturaren izenean kendu izan digute
hitza eta plazera.

Natura argudiatuta nahi izan gaituzte
etzanak. Otzanak. Amak.

Odolezko gorputzak gara,
orbelezko gorputzak, olatuzkoak.

NATURA GARA.

Bera bezain basati eta libreak.

Gurekin dago ilargia.

AUTORAS:

AMAIA ITURRIOTZ

HITZAK
Gora begira etzaten da belarretan.
Gorputza eguzkitan, itzaletan burua.
Ilargia da. Ez dute askotan liluratu izarrek, basamortua ezpada.
Ez da gehiegi fio oihan itziez.
Enara da, trikua ez denean.

MAITE ARBONIES

ILUSTRAZIOAK
Hatz puntekin marrazten ditu bideak haitzetan.
Txarrenera, atzerantz erori eta hegan egiten du pittin bat.
Hegazti migraria da, urtaro bakoitzarekin bidaia bat haste aldera.
Eguzkia adina sentitzen omen du euria.
Amapola da.
Para organizar la exposición contacte con nosotras:
error: Eduki babestua